XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neuk Ximonen alaba ezagutzen dut, Inaxi, maite dut....

Goseak jota gu, eta aspertuta ere bai, baina azkenean han dator, goitik behera, astoarekin, bera izango da, aitak ere ongi ezagutzen du, noski, eta astoa, kla, kla, oinazkalekin harrietan estropozoka, eta marmitak klin-klan, hurbiltzen denean, aita, betiko moduan, inor ikaratu gabe, behetik gurdibidera sartu eta gorantz bidetik goazela topo egiten dugu naturalki: Goiz zabiltza esnearekin Iñaxi... Billabonaraino?....

Bai, lehor samar erantzun digu.

Jakin nahi nuke ea atzo goizeko hiru txapelgorri eta goardiazibila oraindik han, Arbizan, dauden, gaur goizean han ikusi dituzun....

Atzo ez nuen nik Arbizan inor ikusi... Ah!, eta gaur....

Gaur ere ez, etxekoak daude beti bezala, beste inor ez.

Azkar ulertu du aitak: Ximon ari da gezurretan!.

Neska agurtu, bere bidean utzi eta etorri garen norabidetik itzultzen gara, baina orain, goiko baserrirako bidea begiz galdu gabe; begi iratzarri haiengandik ihesi, ezkutuan!.

Niri kezka bat sortu zait: Arbiza dagoeneko Nafarroa ote den....

Bidean goazela, ilbetea zeruan ezabatzen hasi dela konturatu gara; txoriak esnatzen, ekialdetik su gorri bat (...).